XILABA 2020 2020-10-29

XILABA 2020 etetea erabaki da

XILABA 2020 etetea erabaki da
Urriaren 28an Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarritako konfinatze neurrien harira hartu da erabakia. Garaian garaiko baldintzek uzten duten heinean, bertsolaritza sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du Bertsularien Lagunak elkarteak.

28 bertsolarirekin, inoizko parte hartzerik jendetsuena izan du aurtengo txapelketak. Guztira 6 saio jokatu ahal izan dira etenaldia iritsi arte, 4 final-laurden eta 2 final-heren. Txapelketak beste final-herenetako saio bat, bi finalerdi eta finala ditu aurretik oraindik.

Txapelketak izan duen harrera ona azpimarratu dute antolatzaileek eta eskerrak eman nahi izan dizkiete bide honetan zehar lagundu duten guztiei; saioetarako gelak utzi dituzten Herriko Etxeak, antolaketan aritu diren laguntzaileak, bertsozaleak eta noski, bertsolari, gai emaile eta epaileak.

Oraindik ez da zehaztu Xilaba berrartzeko data posiblerik. Bitartean, kultura segurua dela sinesturik, bertsolaritza sustatzen segituko duela azpimarratu du Bertsularien Lagunak-ek, ahal den neurrian eta denak plazan laster elkartzeko itxaropenarekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza