Asteburuko planak 2020-10-30

Bertsoaz gozatzeko aukera asteburu honetan ere

Bertsoaz gozatzeko aukera asteburu honetan ere
Saio batzuk bertan behera gelditu diren arren, bada aurrera jarraituko duen bertso eskaintzarik ere astebururako. Egoerak eskatzen dituen beharrezko neurriak betez, kultura eta plazak eremu segurua izaten jarraitzen duelako.

Emanaldi bereziak, jaialdia edo txapelketako saioak. Hainbat dira bertsoaz gozatzeko aukera eskainiko duten plazak gaur eta biharko egunetan.

Etxarri Aranatzen jokatuko da gaur Nafarroako Eskolarteko Txapelketa esate baterako, 18:30tatik aurrera Kultur Etxean. Araban ere txapelketako sailkapen faseak aurrera jarraitzen du eta bihar izango da laugarren eta azken saioa. Kanpezuko Kultur Etxean arituko dira bertsolariak, hau ere 18.30tatik aitzina. 

Txapelketaz gain, Ermuako jaialdira hurbitzeko aukera egongo da gaur. Kantuan Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta gaijartzaile lanetan berriz Maite Berriozabalek jardungo du. 

Emanaldi bereziei dagokienez, "Gorria, flamenkoa eta bertsoa" ikuskizuna eskeiniko dute Miren Amuriza bertsolari eta Askoa Etxebarrieta dantzariak. Gaurko egunez Galdakaon eta bihar Ondarroan. "Erik eta Win" emanaldia ere ikusteko tartea egongo da bihar Pasaian, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsollariekin besteak beste. 

Informazio gehiago eta hurrengo asteetako bertso saioen berri bertsozale elkartearen agendan izango duzue.

Lurraldez lurralde segurtasun neurriak eta egoera ezberdina dela gogoan hartuta, ez ahaztu denon eskutan dagoela bertso plaza ere eremu seguru eta zaindua izatea. Beraz, saioetan behar diren neurri guztiak bete, antolatzaileen oharrei kasu egin eta adi ibiltzeko mezua luzatu nahi dugu. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu