HERIOTZA 2020-11-03

Dionisio Mujika antolatzaile eta gai-jartzailea hil da

Dionisio Mujika antolatzaile eta gai-jartzailea hil da
1936an Asteasun jaioa, Lesakan bizi zen aspaldian. 1979an Paulo Yanzi sariketa jarri zuen martxan, gerora Nafarroako Bertsolari Txapelketa bihurtuko zena.

Igandean zendu zen Dionisio Mujika Arrue (Asteasu, Gipuzkoa, 1936), bertso antolatzaile eta gai-jartzailea, 84 urte zituela. Izatez gipuzkoarra, Lesakan bizi zen 1960ko hamarkadatik, eta hango bertso munduan egin zen ezagun, antolatzaile gisara batez ere. Hain zuzen ere, Paulo Yantzi sariketa antolatzen aritu zen 1979tik aurrera, Nafarroako Bertsolari Txapelketarik ez zen garaian (1966an egin zen ordura arteko azkena; hain zuzen ere, bertsolari gisara parte hartu zuen ordukoan Mujikak). 

Etxeko girotik zetorkion Mujikari bertsozaletasuna, berak aitortu bezala. Bertsolari gisara ere aritu zen kantuan gaztetan, plazaz plaza. Gerora, batez ere antolatzaile eta gai-jartzaile aritu zen, Nafarroan ia desagertuta zegoen bertsolaritza suspertzeko lanetan. 1999an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, Lesakan, omenaldia jaso zuen egindako lanagatik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza