Trovoaren nazioarteko kongresua 2020-11-03

Trovoaren nazioarteko kongresuan izango da bertsolaritza

Trovoaren nazioarteko kongresuan izango da bertsolaritza
Trovoaren bigarren nazioarteko kongresua Cartagenan zen egitekoa azaroaren 5etik 7ra, baina pandemia egoera dela eta, online gauzatuko da azkenean azaroaren 15ra arte. Jon Martin bertsolariak bi hitzaldi emango ditu.

Cartagenako Udalak eta Jose María Marín trovo elkarteak antolatuta aste honetan zen gauzatzekoa Cartagenan (Murtzia) II Congreso Internacional del Trovo kongresua. Argentina, Colombia, Cuba eta beste hainbat herrialdeetako ekarpenak jaso dituzte bertan parte hartzeko, eta aukeratuen artean daude bertsolaritzari lotutako bi hitzaldi, Jon Martin bertsolari eta ikertzaileak emango dituenak. 

Bertsolaritzaren eta raparen arteko erkaketa egingo du aurrenekoan, eta Bertsozale Elkartearen antolaketari eta funtzionamenduari buruz arituko da bigarrenean. Oro har, kantu inprobisatuaren panorama soziokulturala aztertuko dute hizlariek, haren historia, hedabideetako presentzia, didaktika eta etorkizuna, besteak beste. 

Azaroaren 5etik 15era bitarte hitzaldien ikus-entzunezkoak jaso ahal izango dituzte izena emandakoek. Horretarako, egokitutako izen-emate orria bete behar da, kongresuaren webgunean dagoena.

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa