asteburuko planak 2020-11-06

Bertso saioz lepo dator asteburua

Bertso saioz lepo dator asteburua
Pandemia egoera honetan, kultura eta bertso plazak eremu segurua izaten jarraitzen du. Horren adierazgarri da, neurriak neurri eta aforoak aforo, astebururako prest dagoen bertso eskaintza zabala.

Gaur bertan, ostiralean:

Lekeitioko Ikusgarri zineman, "Ez da kasualitatea" emanaldia musikatua Parkeko Guniak antolaturik. Kantuan Miren Amuriza, Garazi Navarro, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal, eta gai-jartzaile lanetan Aissa Intxausti arituko dira. Iluntzeko 20.00etatik aurrera.

Beasainen Bertso Jaialdia izango da, Usurbe Antzokian eta 19.00etan hasita. Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen saio honetan abestuko duten bertsolariak honako hauek dira:

 

 

 

Informazio gehiago eta hurrengo asteetako bertso saioen berri bertsozale elkartearen agendan izango duzue.

Lurraldez lurralde segurtasun neurriak eta egoera ezberdina dela jakinik, ez ahaztu denon eskutan dagoela bertso plaza ere eremu seguru eta zaindua izatea. Beraz, saioetan behar diren neurri guztiak bete, antolatzaileen oharrei kasu egin eta adi ibiltzeko mezua luzatu nahi dugu. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu