Ahostegunak 2020 2020-11-11

Bertsoa protagonista aste honetako Ahostegunean

Bertsoa protagonista aste honetako Ahostegunean
Aurrera doa Ahostegunak egitsmoa ere, 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako saio sorta, oinarrian ahozko kultur sorkuntza duena. Bihar, azaroaren 12an, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolarien bisita jasoko dute.

Urriaren 29an hasi ziren Ahostegunak eta azaroaren 26ra arte luzatuko da ekimena. Lau aste horietan antzerkiaz, kantuaz, bertsoaz eta literaturaz gozatzeko aukera izan dute eta izango dute bertaratzen diren gazteek, hainbat gonbidaturen laguntzarekin. Aste honetan, bihar, izango da bertsolaritzaren txanda eta, esan bezala, Eli Pagola eta Odei Barroso izango dira gonbidatu. Aurretik, Olatz Salvador kantautorea eta Erika Olaizola aktorearen bisitak jaso dituzte eta azken saioan Oier Guillan idazlearen laguntza izango dute. Saio interesgarri bezain emankorrak denak ere. 

Izenak aurreratzen duen bezala, saioak ostegunetan izaten dira UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan, Tolare baserrian, Donostian. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu du ekimena, Euskaltzaindiaren laguntzarekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza