Kopla Barik 2020-11-12

Bertso trama dakar Igorrera 'Kopla barik' zirkuituak

Bertso trama dakar Igorrera 'Kopla barik' zirkuituak
Larunbatean, azaroak 14ean, izango da bertso trama Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etatik aurrera. Ezarritako arauak direla eta, Igorreko eta alboko herrietakoak joan ahalko dira saiora.

Kopla barik zirkuitua aurrera doa eta bigarren saioa izango da datorren zapatukoa. Oraingoan, bertso trama da oholtzaratuko den formatua. Azaroaren 28an jokatuko da sariketa eta abenduaren 20ean txapeldunen saioa.

Igorren kantatuko duten bertsolariak Eneko Abasolo 'Abarkas`, Jone Uria, Julen Arzanegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu izango dira. Tramagile lanetan ibiliko dira Lilibertso bertso eskolako kideak.

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Esan moduan, igorreztarrek eta alboko herrietakoek izango dute bertara joateko aukera eta aldez aurretik sarrera erosita zeukaten bertsozaleei astelehenean jakinaraziko zaizkie sarrera itzulketarako argibideak. Bestelako segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta egingo da saioa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza