BAPATEAN 2019 2020-11-19

Bapatean 2019, sarean eta denen eskura

Bapatean 2019, sarean eta denen eskura
Aurtengoan sarean jarri da eskuragarri urteko bertsoaldien bilduma: liburua zein audioak eta transkripzioak bertsolaritzaren datu-basean aurkituko dituzue.

Liburua lotura honetan duzue. Aurreko Bapatean antologiak ere topatuko dituzue sareko liburutegian, Xenpelar Dokumentazio Zentroak digitalizatuta baititu liburuan eta diskoan atera izan ziren lehengo argitalpenak. 1988an argitaratzen hasi zenetik bertsoaldien audio guztiak topa daitezke, eta 1999tik aurrera liburuaren PDF fitxategiak ere bai. Xenpelar Dokumentazio Zentroak garaira egokitzeko eta ondarea digitalizatzeko egindako ahaleginari zor zaio hori.

Esan gabe doa, ekoizpena diskora eta paperera ez ekartzeak eta haien bidalketa ez egiteak abantailak dakartzala ingurugiroari eta alor ekonomikoari dagokionez; bestela ere aintzat hartzeko alderdiak, baina are gehiago egungo egoera honetan. Paperarekiko atxikimendua duenak liburua osorik PDF fitxategian deskargatzeko aukera izango du, eta, audioak online entzun gabe, fitxategi guztiak eskuratu nahi dituenak helbidera idatzita lor ditzake.

 

Zer da Bapatean?

Aroa Arrizubieta Barredo bertsolari gasteiztarrak idatzi du Bapatean 2019 laneko hitzaurrea: “…Jolasa, arnasa, kalabaza, erraza... zer da bertsoa eta zer da plaza?”.  

Hain zuzen ere, horri erantzun nahi dio Bapatean bildumak: zer den bertsoa eta zer den plaza. Plazako jardunaren erakusleiho izan nahi du Bapatean bildumak, eta horretarako jasotzen du plazak eman duenaren lagina: Bapatean 2019 lanak 55 bertso saiotatik hartutako 92 bertsoaldi jasotzen ditu, eta horien baitan topa daitezke 632 bertso transkribaturik. Gai, doinu eta ekitaldien ohiko informazio guztia ere badakar argitalpenak; eta transkripzioa ez ezik, audioan entzuteko aukera ere bai.

Bertsozalearentzako gozagarri izateaz gainera, ikertzaileentzat baliagarri ere bada Bertsozale Elkarteak Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez gauzatutako ekoizpena, hainbat datutatik abiatuta, behaketarako eta ikerketarako aukerak ematen baititu.

 

[DESKARGATU BAPATEAN 2019]

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu