Ahots Baten 2020 2020-11-23

Ahots Baten: Eman izena abenduko hitzordurako!

Ahots Baten: Eman izena abenduko hitzordurako!
Gaur ireki da aurtengo sormen egonaldian izena emateko epea. Aurtengoa ezberdina izango da, egonaldia egiteko baldintzak betetzen ez direnez, bi egunetan egingo baita. Bertsolaritzak lehen egunean izango du tartea, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsolarien eskutik.

1998-2005 urteetan jaiotakoa zara eta sormenarekin ikasi zein jolastea gustoko duzu? Ez galdu aukera eta eman izena www.mintzola.eus atarian dagoen formularioan.

Abenduaren 28an eta 29an izango da, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eta izen-emateko aukera abenduaren 9ra arte egongo da. Toki mugatua da eta izen-emate ordena hartuko da aintzat. Adi ibili!

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta kontalaritza edota literatura: urtean zehar diziplina horietan aritzen diren 15 eta 22 urte bitartekoei zuzendutako egitasmoa da. Diziplina horiekin esperimentatzeko eta horiei buruz hitz egiteko gunea da Ahots Baten, eta taldera batuko zaizkie horietan aritzen diren adituak. 

Aurten doakoa izango da parte-hartzea, baina bi egunetan etortzeko konpromisoa eskatzen da. Era berean, Mintzola Ahozko Lantegiak irisgarritasunean lagunduko die partaideei (adib; joan-etorria frogatzeko agiria).

Egitarau osoa eta informazio gehiago,hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu