Bertsoaroa 2020 2020-11-24

Hitzak dantzan Bertso Aroaren azken txanpan

Hitzak dantzan Bertso Aroaren azken txanpan
Argazkia: Haatik dantza konpainia
Gaur 'Errimak bi oinetan' bertsoa eta dantza uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko parada izango da eta ostegunean, berriz, bertso jaialdia goi mailako bertsolariekin.

Haatik konpainiaren eskutik datorren ikuskizuna da "Errimak bi oinetan" izenekoa. Konpainiak bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtu du, eta atzoko eta gaurko hainbat bertsolariren errimak baliatuz, ikuskizuna eskainiko dute bost dantzarik.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Aitor Sarriegi, Ibon Ordoñez eta gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregik jarri diete ahotsa.

Saioa 19.00tan izango da Nafarroako Antzerki Eskolan eta 17.30tatik aitzina izango da gonbidapenak eskuratzeko aukera. 

Osteguneko jaialdia ere arratsaldeko 19.00etan hasiko da Nafarroako Anzterki Eskolan eta kantuan arituko diren bertsolariak honako hauek izango dira: Beñat Gaztelumendi, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanetan Maialen Belarra arituko da. Ekimen honetarako ere gonbidapenak 17.30tatik aurrera lortu ahalko dira. 

 

Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Bertso Aroa zikloaren baitan hainbat saio eta ekitaldi antolatu dira azken asteetan, beti ere behar diren neurri guztiak betez, aforo mugatuekin eta erantzukizunez jokatzeko deia eginez. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu