Kopla barik 2020-11-26

Azaroaren 28an, Durangoko Plateruena antzokian izango da, 18:00etatik aurrera (ordua aldatu da, 19:00etan iragarri zen hasieran). Gai-jartzaile eta gidari beharretan Algortako Bertsolari Eskolako lagunak ibiliko dira eta kantuan, aldiz, Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Aldez aurretik sarrera erosita zeukaten bertsozaleei itzulketarako argibideak bidaliko zaizkie saiora bertaratzeko aukerarik gabe geratu badira.
Saioan, noski, guztion osasuna bermatzeko neurri guztiak errespetatuko dira.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza