Bertsolaritza munduan 2020-12-03

Txekiako bi unibertsitatetan, bertsolaritzari buruzko hitzaldia

Txekiako bi unibertsitatetan, bertsolaritzari buruzko hitzaldia
Brno eta Praga hirietako Masaryk eta Karlova unibertsitateetako ikasleei bertsolaritzari buruzko hitzaldia emango die Oihana Iguaranek ingelesez eta online. Gaur izango da hitzordua, euskararen egunean, 14:00etan.

Saioa doan jarraitu ahal izango da erregistratu eta gero, esteka honetan: https://cesnet.zoom.us/meeting/register/tJUtcOmorjsoH9IU23oJ1kRr44r_dKhIr6bo

Etxepare Institutuaren bidez unibertsitate horietan euskal kulturako irakurle dabilen Denis Almandoz irakaslearekin ekimenez antolatu da hitzaldia, eta Mintzola laguntzaile aritu da. Hitzaldiaz gain, Iguaran bertsotan ere ariko da, ikasleek prestatutako ariketen eta gaiei erantzunez.

Pasa den hilabetean bertan bertsolaritzari buruzko tailerra eskaini zuen Oihana Iguaranek Londresko Euskal Kultur Elkarteak antolatuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza