BBK sariketa 2020-12-03

Busturialdeko taldeak irabazi du aurtengo BBK sariketa

Busturialdeko taldeak irabazi du aurtengo BBK sariketa
Busturialdeaz gain, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai eskualdeetako bertsolariek kantatu zuten atzo BBK Salan egin zen finalean.

Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK sariketa izan da aurtengoa eta lehenengo kanporaketa martxoaren 3an Barakaldon izan bazen ere, lau kanporaketa jokatu ostean pandemiaren eraginez bertan behera geratu ziren finalaurrekoak eta finala. Egoerak baldintzatuta, beraz, finalerdiak jokatu ez eta zuzenean finala egitea erabaki zen, kanporaketetan sailkatutako 4 taldeekin. Gauzak horrela, pena handiz, baina eskualdeetako talde gazteenek ezin izan dute Bilboko finalean kantatu eta bideo bidez helarazi zituzten haien bertsoak.

Ondorengo bertsolariek osatu zituzten eskualde bakoitzeko taldeak:

  • Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo Gezuraga.
  • Durangaldea: Iruri Altzerreka, Ander Elorriaga eta Bittor Altube.
  • Hego Uribe: Maider Altuna, Maite Sarasola eta Unai Foruria
  • Lea-Artibai: Sara Asenjo, Nahia Ibarzabal eta Koldo Muñiz.

Bestalde, aurten lehenengoz, finaleko kantaera onenaren saria eman zen eta Iruri Altzerrekak jaso zuen.

Xabier Enbeitak egin zituen aurkezle beharrak eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Josu Telleriak eta Beñat Romerok osatu zute. Idazkari lanetan, aldiz, Idoia Anzorandia aritu zen.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza