Urrezko Ahobia 2020-12-09

Juan Mari Areitiok jasoko du ALBEren Urrezko Ahobia

Juan Mari Areitiok jasoko du ALBEren Urrezko Ahobia
ALBE Algortako Bertso Eskolaren eskutik jasoko du saria bertsolari abadiñotarrak. Igandean izango da Albe Gala eta besteak beste, bertso saioa ere antolatu dute; Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Erika Lagoma eta Paule Loizaga arituko dira kantuan.

Abenduaren 13an izango da 2020ko Albe Gala eta protagonista nagusia Juan Mari Areitio bizkaitarra izango da. Berak jasoko du aurtengo Urrezko Ahobia, urtetan zehar bertsolaritzaren alde egindako lan eta ahaleginengatik. 2016 eta 2018 urteetan Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Imanol Lazkanok jaso zuten sari hori hurrenez hurren. Horrez gain, ALBEko lau kide historiko omenduko dituzte ere; Josune Barrenetxea, Ana de Andres, Jon Aurre eta Julen Aresti. 

11etatik aurrera izango da hori guztia Algortako Fadura kiroldegian. Bertso saioa gidatzearen ardura Beñat Vidalena izango da eta Cloverwind musika taldeak izango du eguna alaitzearen ardura. 

Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 605704385 telefono zenbakira edo idatzi albegetxo@gmail.com helbidera. 

ALBEren 40.urteurrena da aurtengoa eta urte desberdin eta zail honi amaiera goxoa eman nahiko liokete. Arazoak arazo bertso egitarau txukuna osatzeko gai izan dira urtean zehar eta eskerrak eman nahi dizkiete urteko bertso agenda aurrera ateratzen lagundu dieten guztiei. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza