Bertsoak Argazkitan 2020-12-10

'Bertsoak Argazkitan', Oskia Karreraren eskutik

'Bertsoak Argazkitan', Oskia Karreraren eskutik
Bihar, abenduak 11, aurkeztuko du Oskia karrerak bere lan berria Tolosako Kultur Etxean, 19.00tan. Bertsolaritza eta argazkilaritza uztartu ditu, aukeratutako 75 bertsoaldi argazki bidez ilustratuz.

Aintzane Irazusta izan da nagusiki bertsoaldien hautaketaren arduraduna. Guztira 40 bertsolariren bertsoak izan dira liburu honen oinarria eta Oskia Karrera berak ateratako argazkiekin osatzen da. Mota ezberdinetako argazkiak aurki ditzakegu, paisaien argazkietatik hasi eta aktoreen laguntzaz berreraikitako egoeren argazkietara, esate baterako.

Berria egunkarian eginiko elkarrizketan esan bezala aisialdia eskaintzea da proiektu honen asmo nagusia baina bigarren irakurketa baterako aukera ere eskaintzen duela aipatu du artista gipuzkoarrak: "bertsoaren bitartez ikus daiteke bertsolaritza eta gizartea nola aldatu diren; garapen horren isla da liburua bera".

Xabier Amuriza eta Alaia Martin bertsolariek idatzi dute hitzaurrea eta BDB Bertsolaritzaren Datu Basearen laguntza jaso du bertsoen erabilpen eta bilketan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza