Hitzetik Hortzera 2020-12-11

Anjel Mari Peñagarikanorekin solasean, Hitzetik Hortzeran

40 urte inguru igaro dira albizturtarra bertso-plazetan hasi zenetik, eta amaigabea da ordutik agendan apuntatutako saioen zerrenda. Denborak emandakoari eta eramandakoari buruz aritu gara Anjel Mari Peñagarikanorekin. Haren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko ditugu aste honetako programan: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Bere bizitzako bi herri kutunetan, Albizturren eta Anoetan, elkartu gara Anjel Mari Peñagarikanorekin. Aste honetako protagonistak txiki txikitatik izan zuen harremana bertsoarekin eta bertsolariekin. Albizturko ostatuko mutiko hark ez zuen sinetsiko noraino iritsi behar zuen nagusitzean, baina 80. hamarkadako bertsolaritzaren loraldiko aurpegirik ezagunenetakoa izatera heldu zen.

Garai hartako bertsolaritzaren boomaz, txapelketen pisuaz eta Millan Telleriaren ezinbesteko laguntzaz aritu dira, besteak beste, solasean Peñagarikano eta Eider Perez.

Ibilbide bat bertsoalditan

Igandeko programan Anjel Mari Peñagarikanoren bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ere entzuteko aukera izango dugu: 1982ko txapelketan Jon Azpillagarekin batera kantatutako bertsoetatik, denboran hain urrun gelditzen ez den Asteasuko saioan Maialen Lujanbiorekin abestutako bertsoetara. Eta noski, ez dira faltako tarte horretan, eta, bereziki, 90. hamarkadan zehar bildutako hainbat bertso eta bertsoaldi.

Hitzetik Hortzera: igandean 15:00etan, ETB1en. Eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza