Puntutan 2020-12-11

"Izugarriko poza ematen du norbait zure arroparekin jantzita ikusteak"

Proiektuaren hastapenetaz, helburuetaz, izandako erantzunaz eta askoz gehiagoz aritu gara solasean Unai Elizasu markaren sortzailearekin. Donostian dagoen dendan elkartu gara berarekin.

Bertsolaritza arropetara ekartzeko beharra ikusita ekin zion proiektu honi Unai Elizasuk orain dela ia 10 urte eta oraindik oihalak bertsoetatik abiatutako diseinuekin janzten segitzen dute. Berarekin batera, Eneko Salaberria "Dixidu" da proiektu honen beste hanka garrantzitsu bat eta bera arduratzen irudiak sortzeaz. 

Hamaika dira azken urteetan oholtzan edo oholtza azpian ikusiko genituen jertseak, kamisetak, poltsak... Oraindik ezagutzen ez baduzu sartu PUNTUTANen webgunean eta eman begiratu bat!

Gabon egun hauetarako opari hoberik, bai?

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza