II. Pello Errota Sariketa 2020-12-14

Abenduaren 27an jokatuko da azkenean II. Pello Errota Txapelketako Finala

Abenduaren 27an jokatuko da azkenean II. Pello Errota Txapelketako Finala
Finala Asteasuko frontoian izango da eta bertan ariko dira kantuan Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal. Aurkezle lanetan, berriz, Maddi Labaka ariko da.

17:30ean hasiko da saioa eta frontoiko ateak, berriz, 17:00etan zabalduko dira. Hitzordurako sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira Asteasuko Patxine eta Iturri Ondo tabernetan, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Villabonako Amasa kafetegian. Bestela, 629 834 710 telefonora deitu edo Whatsapp bat bidalita ere egin ahal izango da erreserba.  

 

Azaroaren 1ean egitekoa zen aurtengo Pello Errota Bertsolari Sariketaren finala, Asteasun. Gobernuak ezarritako alarma egoera zela eta, antolatzaileek finala bertan behera utzi behar izan zuten, ordea. Orain, Gobernuak legeak malgutu dituenez, finala abenduaren 27an egingo dela iragarri dute Harituz Bertsozale Taldeak eta Asteasuko Udalak.

Finala egiteko eguna aukeratzerako garaian, herrien eta erkidegoen arteko mugak zabalik egotea pisuzko arrazoia izan dela azaldu dute eragileek; “guretzat ez zeukan zentzurik finala herrien arteko mugak itxita egonda egiteak, bertsolarien familiarteko zein lagun taldeek ere egun horretan hemen egoteko aukera merezi dutela uste baitugu”.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza