Bertso Lata 2020 2020-12-15

Sarrerak ekitaldi bakoitza baino astebete lehenago hartu ahal izango dira Biterin edo hernanikobertsoeskola@gmail.com-era idatzita. Gehienez bi buruko.
Esan bezala, larunbatean, 18:30tan izango da 'Kontzertu bat bertsotan' ekitaldia, Milagrosan.
Abenduaren 23an, 'norbere eztarritik' mahai ingurua izango da Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran bertsolariak eta Kattalin Miner idazlearekin. 18:30tan izango da hau ere, Biterin.
Gaztetxoentzat (8-14) saioa izango da 30ean, Biterin ere bai, eta protagonistak Eneko Arrate, Agin Laburu eta Asier Azpiroz izango dira.
Urte berriarekin batera, urtarrilaren 6an emango zaio amaiera zirkuituari. 18:30tan Biterin bertso jaialdiaz gozatzeko auekra egongo da. Kantuan arituko dira Andoni Egaña, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze, eta gaiak jartzearen ardura Unai Agirrerena izango da.

EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza