Kopla Barik 2020-12-15

Bizkaiko zortzi txapeldun, oholtza berean kantuan

Bizkaiko zortzi txapeldun, oholtza berean kantuan
Abenduaren 20an izango da Getxon Bizkaiko bertsolari txapeldunen bertso jaialdia, Kopla Barik zirkuituaren baitan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Txapeldunen saioa Kopla Barik zirkuituaren azkenengo saioa izango da. Aurretik, saio musikatua, bertso trama eta sariketa antolatu dira azken hilabeteetan herri ezberdinetan. 

Getxoko Muxikebarri aretoan, 18:00etatik aurrera. Oholtza gainean, zortzi txapeldun arituko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya.

Gaien prestaketan txapelketako gai-jartzaile taldea ibili da eta Begoñe Olabarria izango da aurkezle lanetaz arduratuko dena.

Muxikebarriko ateak 17:00etan zabalduko dira eta sarrera aurrez eskuratu duten bertsozaleek ere txarteldegira joan eta sarrera trukatu beharko dute, sarrera zenbakituak hartu ahal izateko.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza