Ez-kopla txapelketa 2020-12-16

Ez-kopla txapelketa ostiralean, Putzuzulon

Ez-kopla txapelketa ostiralean, Putzuzulon
Urteroko zita izan ohi da Zarauzko gaztetxean jokatzen den kopla txapelketa. Aurten ordea, ez-ohiko txapelketa antolatu behar izan dute Koplazale Elkarteak eta Motxian Bertso Eskolak. 5 zarauztar arituko dira kantuan eta ez da lehiarik egongo.

Lehiarik ez, baina kanpai eta zintzarri hotsa enztun ahalko da aurten ere Putzuzulo gaztetxean. Zailtasun eta oztopoak tarteko, kopletarako tartea berrasmatu behar izan dute antolatzaileek eta kanporaketarik izango ez den arren, hainbat atal musikatu egongo dela gogoratu dute. 

Bost zarauztarrek osatuko dute aurtengo saioa: Aimar Sorazuk, Aitor Urbietak, Iñigo Mantzizidor Mantxi-k, Oier Aizpuruak eta Uxue Alkortak. Gai-jartzaile lanetan Uxune Areizaga arituko da.

Saioa ostiral honetan izango da, arratsaldeko 19.00tan hasita eta sarrerak ostegunean hartu ahal izango dira Putzuzulon bertan 19.00tatik aurrera. Sarrera bakoitza sei euroan eta buruko bi sarrera hartu ahalko dira gehienez. Edukiera mugatua izango da eta antolatzaileek ohartarazi dute netzuleek eserita gozatu beharko dutela emanaldiaz. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu