Hustuari Hitzak 2020-12-21

'Hustuari Hitzak' bertso performanzea Guggenheim museotik

'Hustuari Hitzak' bertso performanzea Guggenheim museotik
Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek José Manuel Ballester artistaren Guernica obra abiapuntu eta haren erakusketa oinarri hartuta. Saioa gaur bertan izango da arratsaldeko 18.00tan eta streaming bidez jaraitu ahalko da.

Konfinamendu garaietara eramango gaitu berriz José Manuel Ballester artistak ateratako argazki bildumak. Bilboko Guggenheim museoan ikusgai daude Bilbon ateratako argazkiak. Kale hutsak, gizakiaren presentziarik eza eta drama bat islatzen duten argazkiak ateratzeko aukera. 

Hiru hilabetez, Guggenheim museoak artista maldrildarraren tamaina handiko bost argazki erakutsiko ditu, tartean, 'En torno al Guernica' obra, personaiarik gabe, hustua. 

Hain zuzen ere, azken lan hori da arratsalde honetan Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok abiapuntutzat izango dutena. Hala ere, argazkiez gain, bideo bat ere proiektatzen da erakusketan. Gernikako arbolaren irudiak ikusi eta bi bertsolarien bertso batzuk entzun daitezke piezan; eta bertso zein bertsolarien hautaketak ere erakusketaren ideia nagusi bat du oinarrian, transmisioa.  

Gogoratu 'Hustuari Hitzak' ekitaldia gaur arratsaldean Guggenheimgo aretotik eta streming bidez ikusteko aukera, hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu