Bideo Kopla Lehiaketa 2020-12-23

Zortzi saridun arabar gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketan

Zortzi saridun arabar gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketan
Abenduaren 17an izan ziren ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketako sari banaketa eta bertso saioa. Arabako 14 urtetik beherako 1000 partaidek baino gehiagok hartu du parte ekimenean, 250 bideo-koplatik gora bidaliz.

Azken asteetan, beraien sormena eta irudimena erakusteko aukera izan dute umeek, Gasteizko Udalaren Euskararen Astearen baitan antolatutako lehiaketan. "Ikasturte xelebrea" gai hartuta, bakarka, bikoteka, taldeka edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Zortzi bideo saritu ziren, eskualde bakoitzeko lan aukeratua eta publikoaren bozka gehien jaso zituen lana.

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan burutu zen bideo-kopla lehiaketako sari banaketa jaialdia. Bertan izan ziren Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsotan, Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen esanetara. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izan ziren musikari. 

Bertsozale elkartearen webgunean aurkituko dituzue saridunen bideoak. 

 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu