Bederatzikoa 2020-12-23

BEDERATZIKOA emanaldi berria estreinatuko dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok

BEDERATZIKOA emanaldi berria estreinatuko dute Andoni Egañak eta Xabier Lizasok
Gaur, 19.00tan izango da estreinaldia Getxoko Muxikebarri Antzokian. Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrenean, musikariaren obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezia den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepaso bat egingo dute.

Hainbat obra burutu dituzte elkarrekin Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak, “Bi arreba” eta “Garai hura gara” emanaldiak besteak beste. Obra berri batekin datoz oraingoan, “Bederatzikoa” izena eman diote eta Getxoko Muxikebarri Antzokian estreinatuko dute, hortik aurrera Euskal Herri luze eta zabalera eraman nahi dute.


250 urte dira Beethoven musikari handia jaio zela. BEDERATZI sinfonia osatu zituen, nahiz baden hil zenean hamargarrena abian zuela esaten duenik ere, eta horrez gain, “Bederatzikoa” edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat ere bada, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek…

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu