II. Pello Errota Sariketa 2020-12-28

Amaia Iturriotzek irabazi du aurtengo Pello Errota Sariketa

Amaia Iturriotzek irabazi du aurtengo Pello Errota Sariketa
Guztira Euskal Herri osoko hamabi bertsolarik hartu dute parte aurten izan den Pello Errota Bertsolari Sariketan. Atzo jokatu zen txapelketako finala eta Amaia Iturriotzek lortu zuen txapela.

Hasiera batean azaroaren 1ean egitekoa zen aurtengo Pello Errota Bertsolari Sariketaren finala, Asteasun. Gobernuak ezarritako alarma egoera zela eta, ordea, antolatzaileek finala bertan behera uztea erabaki zuten. Hala ere, azken asteetako neurrien malgutzearekin batera, bigarren data bat jartzeko aukera ikusi eta atzoko egunez egingo zela iragarri zuten Harituz Bertsozale Taldeak eta Asteasuko Udalak. 

Bertsolari hauek hartu zuten parte finalean: Amaia Iturriotz, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal. Aurkezle lanetan, berriz, Maddi Labaka aritu zen.

Amaia Iturriotz urretxuarrak lortu du aurtengo txapela janztea. Bigarren postua berriz, Jon Martinek eskuratu du, eta bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria berriz, Iñigo Izagirrek jaso du. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza