Abenduak 30 2020-12-29

Azken agurrak Plateruena Kafe Antzokiari

Azken agurrak Plateruena Kafe Antzokiari
Azken urteetan ohiko hitzordua izan da Urteko Azken Bertso Saioa eta aurten ere bertso gosea asetzeko aukera izango da Durangon. Aurtengoa urte berezia izan da eta biharkoa ere zentzu askotan izango da berezia.

Durangoko Kafe Antzokia euskararen eta kultur sorkuntzaren birika garrantzitsu izan da azken urte hauetan eta era guztietako hamaika ekitaldia, kontzertu, ikuskizun eta bertso saio aterpetu ditu 18 urteotan. Aurretik zetozen zailtasun ekonomikoei pandemiak sortutako egoera konplexua batu zaie eta beraz, 18 urteren ondoren, Plateruena ateak itxi beharrean zela iragarri zuten. 

Azken egun hauetarako egitarau polita osatu dute eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egon da eta egongo da urtea amaitu bitartean. Hor tartean aurkitzen da Urteko Azken Bertso Saioa. Aurtengo kasuan gainera, bertso saio bikoitza izango dena: Covid-19ak urteroko zita hau ere moldatzea ekarri du eta aforo murriztuagoa dela eta, bi saio egitea erabaki zen. 

Ezer baino lehen: saio hauetarako sarrerak aspaldi agortuta daude, iragarri eta 24 orduko tartean amaitu ziren. Sentitzen dugu. 

Berbaro Kultur Elkarteak antolaturik, bi bertso saio entzuteko aukera izango da bihar, aurrenekoa 17.00tan eta bigarrena 19.00tan hasiko dira.

- Aurreneko saioa Unai Iturriagak gidatuko du eta kantuan arituko dira, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga

- Bigarren saioan 7 protagonistetatik 4k errepikatuko dute. Gaijartzailetza Ainhoa Urienen esku geldituko da eta Durangaldeko bertsolarien ordezkariak Eneko Abasolo "Abarkas" eta Txaber Altube izango dira kasu honetan. 

Urteari agur esateaz gain, Plateruena Antzokiari berari ere agur esateko eguna izango da biharkoa, tarte baterako bai behintzat. 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu