Gabonetako bertso saioak 2020-12-31

2021ari ongi etorria bertsotan

2021ari ongi etorria bertsotan
Piskanaka atzean uzten ari gara 2020 urte zail hau eta piskanaka badator urte berria ere. Urteko lehenengo astean bertsoaz gozatzeko aukera bat baino gehiago egongo da. Adi!

Urtarrilaren 2an BECeko finalisten saioa izango da Amurrioko Antzokian, 19.00tan. Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Naroa Sasieta  

Urtarrilaren 3an, berriz, Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean bertso saioa 18:30tatik aurrera. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Ane Labaka Mayoz, Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes 

Egun berean, urtarrilaren 3an Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan urteroko bertso saioa egingo da Etxerat-ek antolatuta. 17.00tan izango da. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Julio Soto. Gai-jartzaileak: Amaia Agirre

 
Bukatzeko urtarrilaren 6an Bertsolata zirkuituaren baitan bertso jaialdia izango da 18.30tatik aurrera Biteri Kultur Etxean. 
Bertsolariak: Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Alaia Martin, Aitor Mendiluze.
Gai-jartzaileak: Unai Agirre Goia
 
Bertso saio bereziagoez gozatzeko aukera izango da ere. Urtarrilaren 3an 12.30tan bertso saio filosofikoa eskainiko dute Alaia eta Jon Martin anaiarrebek. Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan. 
 
Orozkon, urtarrilaren 4garrenean, "Gorria" flamenkoa eta bertsoa ikuskizuna ikusteko aukera izango da Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrietaren eskutik. Donibane Aretoan arratsaldeko 19.00tan. 
Egun bat beranduago "Erik eta Win" emanaldia ikusteko aukera egongo da Oñatiko Sana Ana antzokian. Protagonistak honakoak dira: Ander Lizarralde Jimeno, Unai Muñoa, Aitor Atxega eta Imanol Kamio. 
 
 
Urte berri on denoi!
 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu