Bertso-paper lehiaketa 2021-01-05

Zapirain Anaiak eta Ibon Sarasola bertso-paper lehiaketek badituzte irabazleak

Zapirain Anaiak eta Ibon Sarasola bertso-paper lehiaketek badituzte irabazleak
Zapirain Anaiak sarian Ekaitz Goikoetxea eta Aner Peritz izan dira irabazleak eta Ibon Zabala sarian, berriz, Noa Borrás eta Mara Albistur.

Xenpelar Bertso Eskolak eta Lau Haizetara elkarteak, Errenteriako udalaren laguntzaz, antolatzen dituzten bi sari dira eta joan den abenduaren erdialdean egin zen sariematea. Zapirain Anaiak sariak 32.edizioa izan du aurtengoa eta Ibon Zabala sariak 22. edizioa. 

Aurrenekoa 17 urtetik gorakoei zuzendutakoa da eta aurten Ekaitz Goikoetxeak eskuratu du aurreneko saria, "ordu biak eta laurden" bertso sortarekin, eta Aner Peritz izan da bigarren "Gu" sortari esker.  

Ibon Zabala sarian 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izan dute eta lehen saria Noa Borrasek irabazi du aurtengoan. "2020" sorta izan da lehen saritua eta Mara Albisturren "Mari Karmen" sortak jaso du bigarren saria. 

 

Bertso-paper lehiaketez gain, esan beharra dago Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Elkarteak urtero antolatzen duten Xenpelar bertsolari gazteen sariketa atzeratu behar izan zutela egoerak hala behartuta. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza