Plazara! 2021-01-08

Helburua, alde batetik, gazteen plazaratzean eragitea da eta, beste alde batetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea.
Eskualdez eskualde ibiliko da zirkuitua eta hilabetero, gutxienez, saio bat egingo da. Hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da saioa etxean hartu eta antolatzea. Saioen formatuak denetarikoak izan daitezke, antolatzaileen eta herriaren neurrira eginak. Ostiral iluntzeetan izango dira.
Proiektuan parte hartzeko lotura honetan eman beharko da izena eta horren arabera antolatuko dira saioak. Izen-ematea itxitakoan jakingo da zenbat bertsolari dauden prest ekimenean parte hartzeko eta, orduan, zozketa bidez sortuko dira saioak. Beti bermatuko da eskualdeko bertsolari bat egotea kantuan.
Iaz sortu zen Plazara! ekimena baina bertan behera utzi behar izan zen itxialdiaren eraginez. Pandemia dela eta, momentuan momentuko arau guztiak beteta antolatuko da ekimena.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu