Ataria Bertso Jaialdia 2021-01-14

Urteroko Ataria Bertso Jaialdia bertatik bertara eta streaming bidez

Urteroko Ataria Bertso Jaialdia bertatik bertara eta streaming bidez
Tolosako Leidor aretoan izango da saioa larunbat honetan, 18.00etan. Bertaratzeko gonbidapen guztiak agortuta daude, baina aurten aforoa mugatuta egongo denez, streaming bidez ere eman nahi izan da jaialdia.

EiTB, Tolosaldeko Ataria eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanaren fruitu izango da larunbatekoa eta esan bezala, bertso jaialdia eitb.eus atarian eta ataria.eus-en ere jarraitu ahal izango da. EiTBz gain, Atariaren web orrian eta sare sozialetan ere iragarriko da online bidez saioa ikusteko esteka. 

Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ane Labaka eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Leidor aretoan bertan 400 bertsozalerek jarraitu ahal izango dute saioa zuzenean. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza