Kopla Barik 2021-01-19

'Kopla Barik' bertso zirkuituko onena sareko plazan

'Kopla Barik' bertso zirkuituko onena sareko plazan
2019ko udazkenean zehar formatu ezberdineko 4 saio antolatu zituzten Bizkaian: bertso saio musikatua, bertso trama, sariketa eta txapeldunen saio berezia. Sareko plazan ikusgai dago saio horietako bertsaldien hautaketa zabala.

Bertso saio musikatua

Urriaren 24ean izan zen aurreneko saioa, Mungiako Olalde Aretoan. Kantuan Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal aritu ziren. Gai jartzaile lanetan Idoia Anzorandia eta, musikariak berriz, Ixak Arruti eta Eneko Sierra izan ziren. 

Bertso trama

Azaroaren 14ean jokatu zen bigarrena Igorreko Lasarte Aretoan. Bertan aritu ziren Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Tramagileak Lilibertso bertso-eskolako kideak izan ziren eta 2040ko Bizkaiko txapelketa hipotetikora begira jarri zituzten bertsolariak eta bertaratutakoak.

Bertso sariketa

Azaroaren 28an jokatuko zen Durangoko Plateruena antzokian. Kantuan Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Gorka Pagonabarraga, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia aritu ziren. Gaiak ALBE Algortako Bertsolari Eskolaren esku. 

Txapeldunen saioa

Abenduaren 20an, Getxoko Muxikebarri Antzokian, Bizkaiko zortzi txapeldun elkartu ziren oholtza berean: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza