Bertsolari aldizkaria 2021-01-20

Bertsolari aldizkariaren 119. alea osorik eskuragai

Bertsolari aldizkariaren 119. alea osorik eskuragai
Besteak beste, kazetari beteranoei eginiko elkarrizketak, Antxoka Agirreri eginikoa eta 'yoga eta bertsolaritza' erreportaia irakurtzeko aukera dago 2020ko udazkeneko ale honetan.

Kazetari beteranoen begirada - 119. alea

119. aleak Joxe Mari Iriondo, Joxean Agirre, Joxerra Garzia eta iaz zendu zen Nikolas Aldairi eginiko elkarrizketak jasotzen ditu. Kazetari beteranoen begiradak hamaika istorio kontatzen ditu inoiz ahaztu gabeak baina sekula kontatu gabekoak ere. Bertsolaritzari buruzko kazetaritza aitzakia hartuta, zeharka bertsolaritzaren azken hamarkadetako historiaz ere hitz egiten da lau protagonistekin.

Solasaldi horiez gain, bi erreportaje nabarmentzen dira udazkeneko ale honetan. Aurrenekoan, Yoga eta Bertsolaritza batzeko saiakera egiten da Alaia Martinen eskutik. Ane Zuazubiskar, Malen Amenabar, Jon Martin eta Iban Garrorekin gorputzaren eta buruaren arteko orekaz arituko gara. Bigarren erreportajea, Iparragirreren jaiotzaren berrehungarren urteurrena ospatu berri den honetan, urretxuarraren dimentsio mediatikoari buruzkoa.

Nazioartean Herrialde katalanetako kantu inprobisatua, Ikerketa-elkarrizketan Antxoka Agirreren doktore tesia. Eta orain arte bezala, elkarrizketa, iritzi eta bertsoz bete etorri da Bertsolari aldizkaria.

Ale hau eta gainontzekoak eskuratu nahi badituzu eskatu bertsozale.eus webgunean, Elkar dendetan, edo noski harpidetu zaitez link honetan. 

Gozatu!

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza