Hitzetik Hortzera 2021-01-21

Ikusi Erika Lagomarekin izandako elkarrizketa osorik

Ikusi Erika Lagomarekin izandako elkarrizketa osorik
Erika Lagoma bertsolari eta Plateruena Kafe Antzokiko bazkidearekin elkartu ginen azkenengo Hitzetik Hortzeran. Ikusi elkarrizketa osoa eitb.eus atarian.

Argi dago Durangoko Plateruena euskal kulturaren eta bertsolaritzaren plaza garrantzitsua izan dela azken urte hauetan. 2000 ekitalditik gora antolatu dira bertan eta bertsolaritzarekin lotutakoak asko, baina ia bi hamarkadaren ondoren, irailaren amaieran Plateruenak ateak itxiko zituenaren albistea iritsi zen.

Urteko azken bertso saioaren egunean elkartu gara Erika Lagoma bertako bazkidearekin. Plateruenaren itxieraz, bertan egin izan den urteko azken saioaz, kultur munduaz edo etorkizunaz solasteko aukera izan dugu. Ikusi elkarrizketaren atala hemen. 

Eta programa osoa ikusi nahiz gero, EiTB Nahieran aurkituko duzue. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza