Beethoven eta bertsoa 2021-01-22

BEDERATZIKOA, Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren eskutik

Abenduaren bukaeran estreinatu zuten aurrenekoz emanaldi berria Getxoko Muxikebarri aretoan. Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrenaren aitzakian, 9. sinfonia eta bederatzi puntuko bertsoak elkartu dituzte ikuskizun honetan.

Hainbat obra burutu dituzte elkarrekin Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak, “Bi arreba” eta “Garai hura gara” emanaldiak besteak beste. "Bederatzikoa" izena eman diote obra berriari. 

Beethoven musikariaren bizitza eta anekdotak gogoratuko dituzte emanaldian, baita bertso munduan bederatzi puntuko bertsoekin izandako beste bitxikeria batzuk ere. Eta noski, Andoni Egañak bertso historiko zein berriak kantatuko ditu, beti ere Xabier Lizaso eta pianoaren musikaren laguntzaz. 

Laster, herriz herri ibiliko dira BEDERATZIKOA emanaldiarekin, beraz adi ibili! 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza