Asteburuko planak 2021-01-22

Zer plan astebururako?

Zer plan astebururako?
Bergara, Lemoa, Amasa-Villabona eta Zeanurira iritsiko da bertsolaritza asteburu honetan.

Larunbatean, Bergarako seminarixoan jaialdia izango da Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Ane Zuazubiskar Iñarra kantuan izango direla, gai-jartzailetza, berriz, Bergarako bertso eskolaren esku. Bertso jaialdia 19.00etan hasiko da. 

Egun eta ordu berean Lemoako Kiroldegian bertso-trama erotikoa hasiko da. Kantuan Sustrai Colina eta Uxue Alberdi arituko dira Arkaitz Estiballesek gaiak jartzen dizkien bitartean. 

"Auskalo zeinek jarriak" bertso musikatuak entzuteko aukera izango da Unai Agirre, Eñaut Agirre eta Imanol Kamio musikariaren laguntzarekin. Saio hau Amasako elizan izango da, larunbatean, 19.00etatik aurrera. 

Igandean Zeanurin izango da jaialdia. Herriko pilotalekuan, arratsaldeko 18.00etan, eta kantuan ondoko bertsoalri hauek: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. 

Bertara hurbiltzerik duenak gozatu dezala bertsoaz!

Asteburu on!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza