Gai-jartzaile eskola 2021-01-25

Otsailaren 6an ikastaldia eskainiko zaie gai-jartzaileei

Otsailaren 6an ikastaldia eskainiko zaie gai-jartzaileei
"Ez da kasualitatea" saioetan aritzeko gai-jartzaile emakumeei zuzendutakoa da. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean eskainiko da, eta aurrez aurre zein online jarraitzeko aukera izango da. Izen-ematea irekita dago www.bertsozale.eus atarian.

Otsailaren 2a amaitu aurretik eman ahal izango dute izena gai-jartzaile interesdunek www.bertsozale.eus atarian egokitutako izen-emate orria beteta. Ikastaroa otsailaren 6an izango da Azpeitiko Dinamoa sormen gunean, 10:00etatik aurrera: goiz osoko saioa izango da, eta Amaia Agirrek gidatuko du. Aurrez aurre zein online jarraitu ahal izango da, dohainik.

Ikastaroa Ez da kasualitatea saioetan aritzeko prest dauden gai-jartzaile emakumeentzat da, eta saio mota honek dituen berezitasunak aztertuko dituzte.

Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, Euskal Herriko gai-jartzaileei begira dinamika komun bat martxan jartzea da asmoa, eta aurtengo ekintzei dagokienez, hauxe da lehen proposamena. Belaunaldi ezberdinetako eta herrialde osoko gai-jartzaileak elkartzeko ere baliatu nahi da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza