Bertsopaper lehiaketa 2021-01-26

I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da
Argazkia / XDZ
Otsailaren 28ra arte izango da lanak bidaltzeko epea. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da.

Bertsularien Lagunak elkarteak I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehendabiziko aldia den arren, hemendik aurrera urterokotasunean irauteko asmotan etorri da. 

Euskal Herri osoko bertsolariei zuzendua eta bi kategoriatan banatua da lehiaketa: gazteen saila 16 urte artekoak eta helduen saila adin horretatik gorakoak. Martxoaren 20an jakinaraziko da epaia.

Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia izan du. Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi da, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza