Bertso saioak Bertsoan 2021-01-29

Laudioko eta Plateruenako saioetako bertsoaldiak ikusgai

Laudioko eta Plateruenako saioetako bertsoaldiak ikusgai
Laudion Euskaraldiaren harira abenduaren 24ean egin zen saioko bertsoaldiak daude ikusgai aste honetatik aurrera bertsoa.eus atarian. Baita, Durangoko Plateruenako urteko azken saioetatik aurrenekoa ere. Abenduaren 30ean izan ziren bi saio bertan eta bi saioetatik aurrenekoko bertsoaldiak ikusteko aukera dago jadanik.

Laudioko saioan Jon Maia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi aritu ziren kantuan eta juanjo respaldizak egin zituen gai-jartzailetza lanak. 

Plateruenako aurreneko saioan Unai Iturriagak jarritako gaiei heltzen aritu ziren Gorka Pagonabarraga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra eta Onintza Enbeita. 

Jarraian bertsoaldiak entzungai eta ikusgai. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza