Hitzetik Hortzera 2021-01-29

Oihane Perearekin solasean, Hitzetik Hortzeran

30 urte daramatza bertsogintzan murgildurik Oihane Pereak, eta Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da. Azken urte hauetako ibilbideari begira jarriko gara aste honetako programan eta bere bizitokian, Zalduondon, elkartu gara protagonistarekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bizipoza mantentzen laguntzen dio bertsoak Oihane Pereari, halaxe aitortu digu berak. Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da, bai plazaz plaza, baita bertso-eskoletako eta hezkuntzako transmisio lanean ere, beretzat bi norabideak baitira ezinbestekoak. 

Bertsolaritzaren mundua nola ezagutu zuen azalduko digu bertsolari zalduondarrak. Ordutik Arabako lau txapel jantzi ditu bere ibilbidean, eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusira ere sailkatu izan da hainbatetan. Bertsoarekin izandako esperientziaz, lorpenez eta arantzez hitz egiteko aukera izango dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran. 

Ibilbide bat bertsoalditan
Oihane Perearen bertsoaldi gogoangarrien bilduma bat ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu. Txapelketetako bertsoaldiak gogoratuko ditugu, zaharragoak eta berriagoak, Arabako txapelketakoak eta Euskal Herrikokoak, eta baita Ez da kasualitatea saioetako edo Emetik bertso-kabaretako momentuak ere, besteak beste. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu