Loidi Beka 2021-01-29

'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' lanak irabazi du 2020ko Loidi Beka

'Bertsoak eta bertsolariak Irunen XIX. mendean' lanak irabazi du 2020ko Loidi Beka
Argazkia / Irungo Udala - Irun.org
Joxan Elosegi eta Aitor Errazkin dira aurtengo Jose Antonio Loidi Ikerketa beka hau eskuratu dutenak eta ikerketaren izenburuak dioen bezala, lan honekin XIX. mendean izan zen bertso produkzioa eta haien protagonista nagusiak ezagutarazi nahi dituzte.

Beka honi esker 9.000 euro jaso ditu bikoteak, eta ikerketa lana amaitzeko hamabi hilabeteko tartea izango du.

Gaur arte iritsi diren bertsoez eta bertso sortez ariko dira ikerketa lanean, idatzien bitartez iritsitakoak, artxiboetan lortutakoak, autoreen bildumetan aurkitutakoak edo prentsan zein liburuetan miatutakoak; eta hala, Irunen XIX. mendean izan zen bertso produkzioa eta haien protagonista nagusiak ezagutarazi nahi dituzte, hau da, bertsolariak eta bertso jartzaileak, bertsoen nolakotasuna zehaztuz eta aurkeztutako bertso sorta bakoitzaren testuingurua aurkeztuz.

Orain arte, inork ez ditu Irungo XIX. mendeko bertsoak eta bertsolariak bilduma bakar batera ekarri. Eta horixe izango da ikerlarien egitekoa.

Beraz, zorionak bikote eta animo!

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza