Eskolatik Plazara 2021-02-02

Iruñeko Eskolatik Plazara saiorako gonbidapenak, eskuragai

Iruñeko Eskolatik Plazara saiorako gonbidapenak, eskuragai
Otsailaren 5ean izango da saioa Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da; gonbidapenak www.bertsozale.eus atarian eskura daitezke.

Aitor Ugarte, Alaia Martin, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eukene De Los Aires eta Julio Soto ariko dira kantuan datorren ostiralean, Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan. Josu Sanjurjok gidatuko du saioa, 18:00etatik aurrera.

Sarrera doakoa izango da, baina izena eman behar da aurretik www.bertsozale.eus atarian; hemen eskura ditzakezu gonbidapenak.

Eskolatik Plazara ekimenaren baitako bigarren saioa izango da hau. Iaz Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartu behar zuten bertsolari gazteak egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzen dituen proposamena da hau. Eskolartekoa antolatzen duten Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute, belaunaldi gaztea zaletzeko eta bertsolari gazteoi ikusgarritasuna emateko, bultzada handia izaten baita datozen urteetako plazei begira haientzat.

Pasa den ostiralean egin zen lehen saioa Gernika-Lumoko Astran. Etxahun Lekue, Irune Basagoiti, Leire Vargas, Maialen Lujanbio eta Naia Arrizabalaga aritu ziren bertsotan, Igor Menikak gaiak jarrita.

Hirugarren saio bat ere izango dela iragarri du Bertsozale Elkarteak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza