Hitzetik Hortzera 2021-02-03

Ikusi Oihane Perearekin izandako elkarrizketa

Ikusi Oihane Perearekin izandako elkarrizketa
Azkenengo Hitzetik Hortzeran Oihane Perea zalduondarrarekin elkartu ginen. 30 urte daramatza bertsogintzan murgildurik eta Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da. Azken urteetako ibilbideari begira jarri ginen. Ikusi!

Bizipoza mantentzen laguntzen dio bertsoak Oihane Pereari, halaxe aitortu zigun berak. Arabako bertsolaritzaren azken urteetako garapenaren lekuko eta eragile izan da, bai plazaz plaza, baita bertso-eskoletako eta hezkuntzako transmisio lanean ere, beretzat bi norabideak baitira ezinbestekoak. 

Bertsolaritzaren mundua nola ezagutu zuen azaldu zigun bertsolari zalduondarrak. Ordutik Arabako lau txapel jantzi ditu bere ibilbidean, eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusira ere sailkatu izan da hainbatetan. Bertsoarekin izandako esperientziaz, lorpenez eta arantzez hitz egiteko aukera izan genuen.

Hemen elkarrizketa osoa ikusgai.

Saio osoa ikusi nahiz gero, EiTB Nahieran duzue horretarako aukera.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza