Batzar Nagusiak 2021-02-03

Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia, martxoaren 18an

Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia, martxoaren 18an
Egungo egoera aintzat hartuta, aurrez aurre ala online parte hartzeko aukera izango dute bazkideek.

Otsailean eta martxoan gauzatuko dira lurraldeetako eta Euskal Herriko bertsozale elkarteetako batzar nagusiak. Martxoaren 18an, ostegunez, izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkartekoa Amasa-Villabonako Subijana etxean, 18:30etik 20:30era. Elkarteak azaldu duenez, laster iritsiko zaie deialdia bazkideei, eta aurrez aurre ala online parte hartzeko gonbita egiten zaie. Batzarrean, 2020ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuko dira, egitasmo nagusiak eta lurraldeetako egoera ezagutaraziko dira, eta 2021eko aurrekontua proposatu eta bozkatuko da.

Igande honetatik aurrera

Batzar Nagusiaren aurretik, lurraldeetako elkarteetako batzarrak egingo dira. Arabako Bertsozale Elkartea izango da egiten lehenengoa: igande honetan bertan izango da, otsailaren 7an, Gasteizko Amaia Zentroan. 12:00etan hasiko da. Segidan egingo dira Nafarroako Bertsozale Elkartekoa eta Bertsularien Lagunak Elkartekoa; otsailaren 13an eta 20an, hurrenez hurren. Gainerakoak martxoan egingo dira: 10ean Gipuzkoakoa, eta 13an Bizkaiari dagokiona. Azkenik, esan bezala, martxoaren 18an egingo da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia.

Xehetasun gehiago, www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu