Bertso Eguna 2021-02-03

Aurtengo lehen Bertso Eguna, datorren astean

Aurtengo lehen Bertso Eguna, datorren astean
Otsailaren 13an izango da bertso emanaldia Gayarre antzokian eta sarrerak eskuragai daude www.teatrogayarre.com webgunean. Internetez ere ikusi ahal izango da zuzenean, beti ere aurretik horretarako sarrera erosita www.bertsosarrerak.eus atarian.

"Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea". Hala aurkeztu du emanaldia prestatzeko aurrelanetan aritu den Saioa Alkaizak datorren otsailaren 13an Iruñean izango den Bertso Eguna.

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira emanaldian. Iruñeko Gayarre antzokian izango da, 18:00etan hasita. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte saioan, Bertsozale Elkarteak aurreratu duenez.

Antzokirako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai. Aretora joan gabe, ordea, Internetez zuzenean ikusi nahi duenak ere izango du aukera; horretarako ere sarrera hartu behar da, baina www.bertsosarrerak.eus webgunean kasu honetan.

Martxoan eta maiatzean ere izango dira Bertso Egunak, Getarian eta Hazparnen, hurrenez hurren. Saio hauetarako sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, eta Iruñekoan bezala, bi sarrera mota eskainiko dira: aretorako ala Internetez zuzenean jarraitzeko.

 

Ostiral honetan, Eskolatik Plazara

Beste saio bat ere izango da Iruñean aste honetan, atzo iragarri genuen bezala. Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten gazteak eta plazetan ohikoak diren bertsolariak elkartzen dituen Eskolatik Plazara ekimenaren bigarren saioa izango da otsailaren 5ean, ostiralean. Aitor Ugarte, Alaia Martin, Bittori Elizalde, Ekhiñe Zapiain, Eukene De Los Aires eta Julio Soto ariko dira, Josu Sanjurjo gai-jartzaile lanetan dela, 18:00etatik aurrera, Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak eskuragai daude www.bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa