Bertso saioak bertsoan 2021-02-06

Lezama eta Plateruenako bigarren saioa ikusgai

Lezama eta Plateruenako bigarren saioa ikusgai
Lezaman abenduaren 19an izan zen bertso saioko hautaketa jarri dugu ikusgai aste honetan. Baita urteko azken saio bikoitzaren baitan osatutako Plateruenako bigarren saiokoa ere.

Lezamarrek frontoian egin zuten bertso jaialdia. Gaiak jartzen Pello Madariaga aritu zen eta kantuan, berriz, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Bizkarra.

Plateruenari agur esateko prestatutako bertso saioen bigarren zatian Ainhoa Telletxe Urien izan zen gidaritza lanak egin zituena. Kantuan Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Eneko Abasolo "Abarkas" eta Txaber Altube aritu ziren.

Jarraian saioetako bertsoaldien hautaketa ikusgai eta entzungai.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza