Planak 2021-02-05

Zer plan astebururako?

Zer plan astebururako?
Asteburuan ere bertsolaritzaz gozatzeko aukera egongo da han eta hemen. Hemen begirada bat asteburuko agendari eta ea zuen etxe inguruan saio edo ekitaldirik antolatzen den eta bertaratzeko aukera duzuen.

Asteburuko lehen jaialdiak badu mamia. Izan ere, gaur plaza biziberritzen egitasmoaren baitan antolatzen diren "eskolatik plazara" bertso saioetan bigarrena izango da. Iruñean izango da saiioa arratsaldeko 18.00tatik aitzina. Bertan eskolarteko finalera sailkatutako bertsolari gazteak plazaz plaza dabiltzan bertsolari beteranoagoekin elkartuko dira. Nafarroako antzerki eskolan kantuan arituko direnak Eukene De los Aires, Bittori Elizalde, Alaia Martin, Julio Soto, Aitor Ugarte eta Ekiñe Zapiain Arlegi izango dira. Gai-jartzaile lanetan arituko da Josu Sanjurjo.

Larunbatean, Pasaian, III.bertso-saioa izango dugu Juanba Berasategi Auditorioan 18.00tatik aurrera hau ere. Bertsotan arituko den seikotea honako hau izango da: Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gidari lanetan Amaia Agirre arituko da.

Igandean, bi emanaldi berezi izango dira gozagai. Aurrenekoa, Lezon "Gorria" ikuskizuna eskeiniko dute Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak. Zazpietan izango da hau Gezala auditoriumean. Bigarren emanaldia Elizondoko "Neretik" emanaldia izango da Andoni Egaña eta Jon Ostolaza protagonista direla. 19.00tan Arizkuenean.

Informazio gehiago eta datorren asteetarako agenda bertsozale.eus atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza