Eskolatik Plazara 2021-02-05

Eta hirugarrena, Altzon

Eta hirugarrena, Altzon
Iaz Euskal Herriko Eskolartekoan aritzekoak ziren bertsolari gazteak eta plazan ohikoak diren bertsolariak elkartzen dituen hirugarren eta azken saioa izango da Altzokoa. Gonbidapenak eskuragai daude www.bertsozale.eus atarian.

Aner PeritzHaira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan gaur zortzi Altzoko kultur etxean. 18:00etan hasiko da saioa. Sarrera doakoa da, eta gonbidapenak www.bertsozale.eus atarian eskura daitezke dagoeneko: zehazki, hemen.

Eskolatik Plazara ekimenak proposatzen duen azken eta hirugarren saioa da hau: iaz, pandemiaren eraginez, Euskal Herriko Eskolartekoan aritu ezinik geratu ziren parte-hartzaileak egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzen ditu ekimenak. Eskolartekoa antolatzen duten Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute Eskolatik Plazara: bertsolari gazteei jendaurrean aritzeko aukera eta ikusgarritasuna eman nahi zaie horrela, bultzada handia izaten baita haientzat datozen urteetako plazei begira.

Gaur, Iruñean

Altzokoa izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarren eta azken saioa; aurretik, pasa den ostiralean, Gernika-Lumon izan zen lehena eta gaur izango da bigarrena, Iruñean. 18:00etan hasita, Nafarroako Antzerki Eskolan ariko dira kantuan Aitor UgarteAlaia Martin, Bittori Elizalde, Ekhiñe ZapiainEukene De Los Aires eta Julio SotoJosu Sanjurjo ariko da gai jartzaile lanetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu