Bertsotan trebatzeko 2021-02-08

Bertso-eskoletarako karta jolasak, prest!

Bertso-eskoletarako karta jolasak, prest!
Bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango zaio opari. Karta jolasak, gainera, PDF fitxategian eskuragarri daude www.bertsoeskola.eus atarian

Errima kartak, gaia sortzekoak, puntua edota oina ematen dutenak... haurrek bat-batean egiteko karta jolas bilduma ederra osatu dute Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek. Bertso-eskoletan eta ikastetxeetan baliatzeko materiala da.

Bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango zaio opari; gainera, duela zenbait hilabete material honen berri eman zenean, Bertsozale Elkarteak ale gehiago behar zituzten bertso-eskoletako kideei eskaera egiteko aukera eman zien. Horiei guztiei datozen asteetan egingo zaie banaketa herrialdeetako Bertsozale Elkarteen bidez. Elkartea jarriko da bertso-eskolekin harremanetan, egoera zail honetan iristarazteko modurik egokiena topatzeko.

Sei karta sortez osatutako bilduma honek aukera emango digu haurrekin bat-bateko ariketa ezberdinak lantzeko: puntuari erantzutea (laguntza gisa oinak emanda), azken puntua eta oinak harturik kopla edo bertsoa osatzea, 4 edo 8 oinak emanda puntutan zein bertsotan egitea, gaiak sortzea (pertsonaiak, egoerak eta emozioak konbinatuz), errimatzen duten kartak lortu eta kantuan aritzea, eta pasa hitza jolasarekin asmakizunak igartzea.

Karta jolasak PDF fitxategian ere eskuragarri daude bertsoeskola.eus atarian, hemen.

Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldean sortu dituzte karta jolasak, eta proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»