Bertso saioak bertsoan 2021-02-13

Orio eta Soraluzeko saioak entzungai eta ikusgai

Orio eta Soraluzeko saioak entzungai eta ikusgai
Abendu hasieran Orion izan zen saioko bertsoaldien hautaketa jarri dugu sarean. Baita, abendu bukaerako Soraluzen izan zenarena ere.

Urtero legez ohiko bertso jaialdiari eutsi zioten Orion. Ohi den gisan Unai Manterolak egin zituen gai-jartzailetza lanak eta kantuan berriz, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Aner Peritz, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren.

Soraluzen, abenduaren 27an izan zen saioa eta bertan kantuan aritu ziren Jokin Bergara, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Onintza Enbeita. Denak ere Maialen Bergararen gaietara.

Jarraian saioen hautaketa ikusteko linkak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza