EKT 2020-2021 2021-02-15

Maialen Lujanbio, bertsolaritzaren bilakaeraz eta pandemiaren eraginez

Maialen Lujanbio, bertsolaritzaren bilakaeraz eta pandemiaren eraginez
Mondragon Unibertsitaeak antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondoan izan da Maialen Lujanbio. Ikusi aurreko astean Goiena komunikazio taldeak bertsolari hernaniarrari eginiko elkarrizketa.

Aurtengoa 8. edizioa du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen duen ikastaroak. 2007-2008. ikasturtean sortu zen egitasmoa, izenak dioen gisan, besteak beste, euskal kulturgintzaren gaineko eduki eta ezagutza bildu eta bilketa hori formazio baten bidez transmititzea. Kulturgintza osatzen duten hainbat sektore eta disziplinetako sortzaile eta eragileek hartzen dute parte graduondo honetan. Bertsolaritzak ere beti izan du bere lekua bide honetan eta Bertsozale Elkartea aditu tituluaren sustatzaile eta laguntzaile izan da urte hauetan zehar. 

Lehenengo edizio hartan ikasle legez hartu zuen parte Maialen Lujanbiok eta aurtengo ikasturtean ikastaroa zabalduko zuen hitzaldia ematea tokatu zaio. Transmisioa ulertu daiteke edukia edo ezagutza ondorengoei, gazteagoei, irakasteko ariketa bezala, baina Maialenek beste ildo batetik landu nahi izan du gaia eta horrela aipatzen du elkarrizketan:"kulturan egoteko politika bati buruz aritu naiz, guk aurrekoengandik jaso dugun egiteko eta egoteko modu bat".

Emandako hitzaldiaz, bertsolaritzaren bilakaeraz, bere esperientziaz edota pandemiaz solastu zuen Oihana Elortza kazetariarekin. Ikusi hemen elkarrizketa osoa.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza